Bizkarsoro pelikula emango dute bihar Coliseo antzokian

Emanaldiaren ondoren, Izaskun Urkijo arte zuzendariarekin solasaldia egongo da
Bizkarsoro pelikula emango dute bihar Coliseo antzokian
2024/03/05 11:29
eta kitto!

Josu Martinezek zuzendu duena Bizkarsoro pelikula emango dute bihar, 19:00etan, Coliseo antzokian. Sarrerak 3 euroan erosi ahal izango dira bihar leihatilan bertan.

Filma eman ondoren, Izaskun Urkijo arte zuzendariarekin solasaldia egingo da eta pelikularen inguruan berarekin jarduteko aukera egongo da.

Guk joan den astean izan genuen berarekin egoteko aukera eta hemen irakurri daiteke berarekin egin genuen elkarrizketa.