Brigada Morea abian, baita Arrateko jaietan ere
Arrateko jaietan Brigada Morea antolatu du Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak. Batzordeko kideek azaldu dutenez, jaietan garrantzia berezia ematen ohi diote Brigada Moreari, eta oraingoan ere horrela izango da.
2025/09/02
13:12
eta kitto!
Aurrez egin bezala, Brigada Moreko kideak Arrateko jaietan izango dira indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatu, erasoak eragotzi eta biktimen lehenbiziko arreta emateko.
Brigada Morea nola osatuko den azaldu digute Jaixak Herrixak Herrixandako kideek. Bi atalez osatuko da: alde batetik, arduradunak egongo dira, eta bestetik, brigada sarea. Brigada sarean parte hartu nahi duenarentzat bilera irekiak antolatu dituzte. Sareetan zabalduko dituzte deialdiak.
Era berean, aurten salaketa telefonorik ez dela egongo jakinarazi dute. Bestalde, txosnetako barran salaketa egiteko aukera egongo da.