‘Burdinaren tresneria’ jokoa antolatu dute Museoan
2026/04/29
12:54
Silbia Hernandez
Pirinioetako Burdinaren Bidearen IV. Jardunaldiak hartuko ditu Eibarko Armagintzaren Museoak asteburu honetan, maiatzaren 2an eta 3an. Horretarako, Burdinaren tresneria izeneko leihaketa antolatu dute. Museoan prestatu dituzten hitzak dagokien tresnekin lotu beharko dira jokoan, eta ondo erantzuten dutenen artean saria zozketatuko dute.