Carlos De la Peñak bere lehen liburua aurkeztu du: ‘Campos de desafío’
‘Campos de desafío’ izeneko liburua idatzi du Luis Carlos De la Peña Arizagak. Allarizen (Ourense) bizi den eibartarraren lehen liburua da eta ‘La Región’ egunkarian idatzitako artikuluen bilduma jasotzen da bertan. Lana kontakizunen eta gogoeten arteko bidai modura aurkezten da, bizitzako erronkei begiratzeko modu berezi bat proposatuz.
Egileak azaldu duenez, liburuak ez du genero bakar batean kabitzen. Narrazioa, hausnarketa eta esperientzia pertsonalak uztartzen ditu, irakurlea barrura begiratzera gonbidatzen duen tonuarekin. “Desafioa” kontzeptua ardatz nagusi bihurtzen da, eguneroko bizitzan agertzen diren oztopo eta aukeren metafora gisa.
Baionako alkate
De la Peñak Eibarko Jesusen Bihotza ikastetxean hasi zituen ikasketak eta La Sallen jarraitu zuen. Hasiera-hasieratik jakin zuen enpresa-kudeaketa zela berea, eta, horregatik, enpresa-ikasketak egin zituen, lehenik Oñatin eta gero Santiago de Compostelan.
Baionako (Pontevedra) alkatea izan zen 2003tik 2004ra bitartean, eta Tragsa enpresa publikoko Galiziako ordezkari autonomikoa eta Adifeko zuzendari nagusia izan zen (2010-2012). Administrazio kontseiluko kide izan zen (2010-2013) Suelo Industrial de Galicia (SIGALSA) enpresa publikoan.
Arlo pertsonalean, enpresen eta administrazio publikoen aholkulari gisa lan egin zuen, araudia betetzeko eta kode etikoak aplikatzeko. Egun, erretiratuta dago.