CD Urki-ren rifa 9432 zenbakiak irabazi du
Bigarren saria 0048 zenbakiak eraman du eta hirugarrena 0693 zenbakiak
2025/12/26
12:57
Ekhi Belar Errasti
CD Urki Gabonetako rifaren sariak banatu ditu. 9432 zenbakiak irabazi du eta rifaren jabeak 1.000 euro eramango ditu. Bigarren saria 0048 zenbakiarentzat izan da eta horrek 750 euro irabazi ditu; eta hirugarren saria 0693 zenbakiak eskuratu du, 250 euro poltsikoratuz. “Zorionak eta urte berri on!”, diote Urkikoek.