Coliseoko asteburuko zine-programazioak ordutegia aurreratuko du

Coliseoko asteburuko zine-programazioak ordutegia aurreratuko du
2020/11/06 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzatik etorritako azken berriak direla-eta, araudi berrira moldatzeko hainbat aldaketa egin behar izan dituzte astebururako Coliseoko zine-programazioan. Horrez gain, zapatuan ez da zinerik emango areto nagusian (Antzokian), bertan antzezlan bat aurkeztuko dutelako. Eta astelehenean ere areto nagusi hori (Antzokia) Asier Errasti Laburmetraien Jaialdiak hartuko du, sartzeko aukera izanik laburmetrai bakoitzaren amaieran. Egun horretako pelikulak 18:00etan hasiko dira. Bestalde, "Erlauntza" filma euskeraz izango da, gaztelerazko azpitituluekin.


Astebururako karteldegia, beraz, horrela geratzen da:
BIHAR, ZAPATUA:
16:00etan, "Erlauntza" (1 Aretoan) eta "Como perros y gatos 3. La patrulla unida" (2 Aretoan)
19:00etan, "Erlauntza" (1 Aretoan) eta "Meseta" (2 Aretoan)
ETZI, DOMEKA:
16:00etan, "Erlauntza" (1 Aretoan), "Meseta" (2 Aretoan) eta "Como perros y gatos 3. La patrulla unida" (Antzokian)
19:00etan, "Una pastelería en Notting Hill" (1 Aretoan), "Meseta" (2 Aretoan) eta "Erlauntza" (Antzokian)
ETZIDAMU, ASTELEHENA:
18:00etan, "Erlauntza" (1 Aretoan) eta "Meseta" (2 Aretoan)