‘D34D0P3R4’ proiektua jarri du martxan Kvalvika-k
2025. urtearen amaieran eszenatokietara igo ondoren, ikus-entzunezkoak eta musika uztartzen dituen proiektua garatu du David Karbak
2026/05/14
11:43
Ekhi Belar Errasti
Hiru urteko geldialdia egin ondoren, 2025. urtearen amaieran eszenatokietara igo zen berriz ere David Karba, Kvalvika proiektuaren burua. Bere itzulera ez da horretara mugatu, beste egitasmo bat baitu esku artean: ‘D34D0P3R4’ (Dead Opera irakurtzen da, autoreak esan duenez).
Ikus-entzunezkoak eta musika uztartzen ditu proiektu horrek eta bi pieza kaleratu ditu dagoeneko: ‘Segovia_Madrid_Venus_pluton’ eta ‘L4C4LL3D3L0SSU3Ñ0S’.