"Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldia antolatu dute urriaren 12rako
2019/10/08
18:56
eta kitto!
Ondare kulturala, jaiak eta bereziki dantza izango dira aztergai Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek, Beasaingo Udalaren eta Igartza monumentu multzoaren laguntzarekin antolatu duten jardunaldian. Ondarearen Europako jardunaldien hilabetean sartuta gaudela, euskal kultur ondarearen inguruko izendapen, aitortza eta babesteko egin diren ahaleginak jarriko dira mahai gainean.
"Gure herriko dantza ondare izendatu daiteke? Zer da ondare izendatzea? Zer egin beharko genuke izendapen hori jasotzeko? Ondare izendapen batek nola lagundu dezake tradizioa iraun arazten? Ze onura eta ze kalte etorri daitezke ondare izendapen baten ondorioz?" Erantzunak bilatu nahian, gaia aztertzen eta haren inguruan eztabaidatzen ahaleginduko dira datorren urriaren 12an Beasainen, goizeko 10:00etan hasita, egingo den jardunaldian. Bi mahai-ingurutan antolatuta, lehen mahaian materiarik gabeko ondarearen kudeaketan adituak diren sei hizlari izango dira, eta bigarrenean, berriz, dantzariak eta dantza tradizioen antolatzaile eta bultzatzaileak arituko dira.
Lehen mahai-ingurua: aDituak
Bigarren mahai-ingurua: aRituak
Dinamizatzailea: Oier Araolaza, Dantzan elkartea.
Eguna: Urriak 12, larunbata
Ordua: 10:00 - 13:30
Tokia: Beasain, Igartza jauregia
Sarrera irekia
Informazio gehiago: https://dantzan.eus/kidea/dantzan/jardunaldia-dantza-ondarea

Jardunaldia: Dantza, festa eta kultur ondarea
Lehen mahai-ingurua: aDituak
- Karlos Irujo, antropologoa, Nafarroako ondare immaterialean aditua, Nafarroako Dantza Atlasaren zuzendaria eta Ortzadar elkarteko kidea.
- Thierry Truffaut, antropologoa, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakari ohia, Lauburu eta Etniker Iparralde elkarteetako kidea
- Terexa Lekunberri, antropologoa, Euskal Kultur Erakundeko ondare zerbitzuaren eta etnopoloaren arduraduna
- Emilio Xabier Dueñas, etnologoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tradizizko dantzen Katalogoa egiteko proiektuaren zuzendaria.
- Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailekoa.
- Isabel Hernando, EHUko irakaslea eta zuzenbide zibilean aditua, Revista sobre Patrimonio Culturalen zuzendaria.
Bigarren mahai-ingurua: aRituak
- Jon Arrikaberri eta Gabriel Urtasun, Luzaideko bolantak.
- Mikel Sarriegi, Beasaingo Aurtzaka dantza taldea.
- Maite Irizar, Oñatiko Oñatz dantza taldea
- Izaskun Beraza, Andoaingo Axeri-dantza elkartea