Xabier Badiola zuzenean ikusteko aukera izango dugu bihar Coliseo antzokian

Musikari eibartarraren kontzertua 19:00etan hasiko da
Xabier Badiola zuzenean ikusteko aukera izango dugu bihar Coliseo antzokian
2025/11/20 13:03
Ekhi Belar

Gitarrak bakarrik lagunduta igoko da Coliseo antzokiko eszenatoki gainera bihar, azaroak 20, Xabier Badiola. 19:00etan hasiko da musikari eibartarraren kontzertua eta oraindik sarrerak salgai daude, 10 euroan (7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat).

Hemen duzue joan den astean Xabier Badiolari egin genion elkarrizketa.