Eibarko V. Break Dance eta All Style txapelketa egingo da bihar
2019/06/14
08:07
eta kitto!
Kaletik sortu dira break dancea eta parkourra. Dantza-mota bat da lehena eta disziplina fisikoa bigarrena, baina kaleko mugimenduak adierazten dituzte biek. Sanjuanetako egitarauaren barruan gauza biak ikusteko eta ikasteko aukera egongo da. Izan ere, bihar ‘Breaking Eibar’ Eibarko V. Break Dance eta All Style txapelketa egingo delako 16:30ean Txaltxa Zelaian, eta hilaren 22an Lotzen ADD elkarteak pakour tailerra egingo duelako 19:30ean Eibarko Bizikleta plazan.
Eibarko kaleetako lurra ondo ezagutzen du Pedro Alfonso Vilasek, askotan egin duelako dantza herriko zoruaren gainean. 15 urterekin hasi zen break dance egiten, “arrisku-saltua egiten ikasi nahi nuelako”. Orain dela bost urte break dance txapelketa jarri zuen martxan Sanjuanetan eta hazten joan den ekitaldia da. “Herriak break dancearen inguruko kultura ezagutzeko asmoz antolatutako egitasmoa da”. Azken urteotan Vilasek ez du lehiaketan parte hartu, baina aurten bai. “Dantza egiteko gogo handia daukat eta etxean jokatzen dut gainera”.
Eibarko Break Dance eta All Style txapelketa, ‘Breaking Eibar’, erreferentziazko zita bihurtu da dantza estilo honen jarraitzaileentzat. “Kalitate handia duten dantzariak etorri daitezen ahalegindu gara eta euretako batzuk Eibarko zita noiz iritsiko zain zeuden”. Horrela, Madril, Iruñea, Xixon, Leon, Bilbo, Donostia, Zaragoza eta beste hainbat tokitako dantzariak etorriko dira.
Breaking eta all style
Txapelketak bi zati ditu: breaking modalitatea eta all style bataila. Breakingean parte-hartzaileak bikoteka lehiatzen dira. “Bikote bat beste baten aurka lehiatuko da eta puntu gehien lortzen duenak kanporaketa irabazten du”. Horrela, bikoteek kanporaketak gaindituko dituzte finalera iritsi eta garaipena lortu arte. Ospea duen txapelketa izanik eta puntuaketetan zintzo jokatzeko, maila handiko epaileak egongo dira. “Joserra valentziarra (Espainiako epailerik onena), Khalil frantziarra eta Skychief nederlandarra izango dira epaileak. Bikainak hirurak”, Vilasek esan digunez. All style txapelketan, bestetik, parte-hartzaileak banaka lehiatuko dira. ’Seven to smoke’ egitura du lehiak, “irabazi ahal izateko beste zazpi garaipen lortu behar direlako. Hau da, zazpi aldiz irabazten duen lehen dantzaria izango da garaile (edo 30 minututan garaipen gehien lortu dituena). Modalitate ikusgarria da”.
Dantzariek ez dituzte dantzak aurretik prestatzen, DJ batek erabakitzen duelako zein musika dantzatuko duten. Biharko ekitaldian Parisko DJ Jamal (“iaz gurean egon zen eta asko gustatu zitzaigun”) eta Bartzelonako DJ Skizo (“oso DJ famatua break dancearen munduan”) egongo dira, eta parte-hartzaileek momentuan inprobisatu behar izango dituzte mugimenduak. “Dantzarien mugimenduak musikara egokitu behar dira, hor dago gakoa. Beraz, DJ-en lana garrantzitsua da”.
Txapelketan lehia egongo bada ere, ondo pasatzeko eta gozatzeko egitasmoa dela azpimarratzen du Vilasek. Gainera, jaia egongo da lehiaren ondoren DJ Jamalen eskutik.
Break dance tailerra 16an
Herbehereetatik etorriko den Skychiefek eta Adnanek (“oso dantzari ona denak”) break dance tailerra eskainiko dute domekan 11:00etatik 13:00etara Kiroldegian. Izena emateko breaking.eibar@gmail.com helbidera idatzi daiteke eta informazio gehiago lortzeko @breakingeibar Instagram orrira jo.
Ibilbideko jauzilariak
Raymond Belle 1939an Vietnamen (sasoi hartan Frantziar Indotxina) jaio zen soldadu eta suhiltzaile bat izan zen. ‘Metodo naturala’ izeneko entrenamendu militarra jaso zuen, ariketa fisikoa naturarekin uztartzen duen disziplina, eta entrenamendutik haratago eraman zuen jarduera hau bizitza filosofia bihurtuz. Praktika hau David semeari igorri zion eta honek, ikasitakoa kalera eraman eta eraldatu ondoren, parkourra sortu zuen 80. hamarkadan. Antzeko interesa zuten lagunekin batu eta Yamakasi izena hartu zuten, hurrengo hamarkadetako hainbat filmetan famatu egin zen taldea.
Ekainaren 22an, zapatua, parkourra ezagutu eta praktikatzeko aukera eskainiko dute Lotzen ADD elkartekoek Eibarko Bizikleta plazan. “Parkourra gure ingurunean mugitzea da: oztopoak gainditzea, jauziak egitea...”, dio Dani Sampayo Lotzen ADD-ko kideak. “Ingurunean aurkitzen dituzun gauzetara egokitu behar duzu parkourra egiteko, ez da ezer prestatu edo egokitu behar, hori da gakoa”.
Parkourra, normalean, lagun artean egiten da inongo lehiarik gabe. “Lagunak kalera irteten dira eta norberak erabakitzen du nolako lan fisikoa egingo duen”, Sampayoren arabera. “Norberaren gaitasunen arabera egiten dira mugimenduak. Lagun batek jauzi bat egiteak ez du esan nahi beste lagunak gauza bera egin behar duenik. Segurtasuna bermatzea eta zentzuz jokatzea da garrantzitsuena”. Hori bai, edozein jarduera fisiko moduan, entrenamendua eta praktika berebizikoak dira gaitasunak hobetzeko. “Maila igo edo jauziak segurtasun handiagoarekin egin nahi badituzu, entrenamendu fisikoa egin behar da indar eta abiadura gehiago lortzeko”. Baina parkourra ez da indar eta abiadura kontua bakarrik, teknikak garrantzia handia duelako.
Praktika merkea da parkourra. Kalean egiten denez, ez da kuotarik ordaindu behar instalaziorik erabiltzeko; ez da material berezirik behar, gorputza ingurunera egokitu behar delako modu naturalean; eta ez da erropa espezifikorik behar, mugimenduak eroso egiteko aproposa den erropa janztea nahikoa da. “Zapatei ematen diegu garrantzia handiena, erosoak izaten saiatzen garelako, baina beste barik”, Sampayoren berbetan.
Parkourra hedatzen
Parkour klaseak emateko, ekitaldiak antolatzeko eta, azken finean, praktika hau hedatzeko asmoz sortu zuten Lotzen ADD. “Parkourra gizarte-inklusiorako tresna dela uste dugu eta disziplina fisikoa izateaz gain ahalduntzeko, garapen pertsonalerako eta autogainditzeko balio duela”.
Parkourrean urteetako esperientzia duten lagunek osatzen dute Lotzen ADD eta adin guztietako jendearekin egiten dute lan urte osoan zehar, pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera helburu zehatzak finkatuz. Irungo Elatzeta ikastolan eskaintzen dituzte klaseak, baina hainbat ekitalditan hartzen dute parte (Olatu Talka, Street tARTar...) eta tailerrak eskaintzen dituzte han eta hemen. Eibarko ekitaldian, adibidez, Eibarko Bizikleta plazan dauden oztopoak zeintzuk diren aztertu eta oztopoak gainditzeko moduak bilatuko dituzte. “Dena dela, tailerrera nor datorren ikusi beharko dugu, euren gaitasunetara egokitu behar garelako”.
Sampayoren arabera gero eta jende gehiagok egiten du parkourra Euskal Herrian. “Umeek ezagutzen dute eta YouTube bitartez asko zabaldu da, baina elkarte gutxi gaude horren inguruan. Beraz, gutxi gara parkourra serio hartzen dugunak, nahiz eta jende askok praktikatu”. Eibarren egingo den tailerrean parte hartu nahi izanez gero, Eibarko Bizikleta plazara joan eta bertan izena ematea besterik ez da behar.