David Arranz (argazki-zaletua): “Argazkia egiteko ezinbestekoak? Begirada eta sormenerako ahalmena”
2017/07/14
22:31
eta kitto!
Uztaila amaiera arte “Different Realities”, David Arranz-ek telefono mugikorrarekin egindako argazki-erakusketa egongo da ikusgai El Corte Inglesean. Laredon 1983an jaioa, gaur egun ere han bizi da eta, argazkilaritza betidanik gustatu arren, berarentzat zaletasuna izaten jarraitzen duela esan digu. Hala ere, Instagram sare sozialean @arridj bere kontuak 150.000 jarraitzaile baino gehiago dauzka. 2011n, kontua sortu zuenean, telefonoa eta argazkiak lantzeko hainbat aplikazio erabilita sortzen dituen argazkiek horrelako arrakasta izango zutenik nekez imajina zezakeen.
– Argazkilaritzarekiko zure zaletasuna sare sozialen eta, batez ere Instagram-en eskutik dator. Nola hasi zinen horretan?
2011. urtean iPhone 3G telefonoan Instagram aplikazioa instalatu eta hor hasi zen guztia. Sare sozial horretan kontua zabaldu eta, horri esker, gauza asko irakatsi dizkidan jende askorekin kontaktuan ipini nintzen. Instagram erabilita, argazkilaritzari buruzko gauza asko ikasteaz gain, lagun asko egin ditut eta horrek asko pozten nau.
- Emaitza ikusita, zaila egiten da argazkiak mugikorrarekin egiten dituzula pentsatzea...
Argazkien edizioa lantzeko aplikazio asko daude eta horrelakoak erabiltzen ditut: Camera, SnapSeed, Image Blender, Handy Photo, Adobe Photoshop Express eta beste asko. Hala ere, argazkia egiteko orduan norberaren begiradak eta sormenerako ahalmenak dute garrantzi gehien, horiei esker lortzen da azkenean argazkiak erakusten duen irudia.
- Berez, zuk ez duzu honetan lan egiten, ezta?
Ez, argazkilaritza zaletasuna da niretzat, argazkiak egiten disfrutatu egiten dut. Bestela arrebekin batera erropa denda bat daukat Laredon, La Santa Boutique. Orain dela sei urte zabaldu genuen eta, egia esan, oso pozik gaude. Dendan ez ezik, internet bidez asko saltzen dugu eta, sare sozialei esker jende askok ezagutzen gaitu.
- Nolatan zabaldu duzu erakusketa Eibarren?
Kasualitatea izan da. Nire arrebetako batek Eibarko El Corte Inglesean lan egiten duen lagun bat dauka, agian erakusketa egiteko aukera zegoela komentatu eta, horrela sortu zait nire lanak Eibarren erakusteko aukera, benetan pozik nago.
- Nolako lanak ekarri dituzu erakusketara?
Nire argazkietako batzuk ipini ditut ikusgai eta, horrez gain, nire argazkiekin diseinatutako arropa ere badago. Izan ere, lagun batek animatuta orain dela gutxi kamiseta eta beste arropa batzuetan nire argazkiak inprimatzen hasi naiz eta oso harrera ona izaten ari dira. Asmoa argazki bakoitzarekin oso jantzi gutxi egitea da, ez errepikatzeko eta, horrela, moduren batean esklusibitatea ziurtatu. Mila argazki baino gehiago dauzkat eta, beraz, non aukeratu badago.