Debabarreneko Esperientzia Eskola bueltan da 21. promozioarekin
Urriaren 15ean amaituko da izena emateko epea eta Pegoran egin daiteke
2025/09/18
10:13
eta kitto!
Erretiro aurreko etapan edota erretiroan dauden 55 urtetik gorako gizon-emakumeak elkartu nahi ditu, 21. aldiz, Debabarreneko Esperientzia Eskolak. Zabalik dago ikasturte berrian izena emateko epea, urriaren 15era arte, eta Pegoran egin ahal izango da, izapideak beteta.
Joan den ikasturtean emakumeek bakarrik eman zuten izena eta horrek eman zien ideia urtero lantzen duten proiektua garatzeko. Horrela, 60 urtetik gorako emakume eta gizonek aire libreko ekintzetan duten parte-hartzearen inguruko diagnostikoa landu zuten.
Hemen aurkitu dezakezue informazio gehiago.