Debabarreneko Gazta Azoka egingo da domeka goizean Untzagan

Eibarko Mandiola Gañekua, Mutrikuko Goienetxe, Soraluzeko Egotza eta Elgoibarko Mausitxa baserrietako gaztak eta Elgoibarko Lizagasar Sagartogixaren produktuak egongo dira.
Debabarreneko Gazta Azoka egingo da domeka goizean Untzagan
2025/10/14 17:39
eta kitto!

Debabarreneko Gazta Azoka ospatuko da domeka goizean Untzagan. Eibarko Udalak antolatzen du urteroko azoka hau, Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkartearen eta azokan parte hartuko duten ekoizleen laguntzarekin batera. Goizeko 10:00etatik 14:30era egingo den azokan eskualdeko gaztagile hauek egongo dira: Mutrikuko Goienetxe (ardi gazta), Soraluzeko Egotza (ahuntz gazta), Elgoibarko Mausitxa (ardi gazta) eta Eibarko Mandiola Gañekua  (ardi gazta). Horiekin batera,  Elgoibarko Lizagasar Sagartogixak ere hartuko du parte, sagarretik ekoizturiko produktuekin (sagardoa, marmelada, sagar dultzea, sagar-ozpin ekologikoa…).