Denboran aurreratuak zirenak gogoratzeko momentua
2018/01/19
09:01
eta kitto!
Lehen diskoan sugeak harrapatu zituen, baina denborak berak urte gehiago behar izan zituen Cancer Moon taldearen musikaren sasoira iristeko. “Gehiegi, eta goizegi”, titulua jarri zion Rockdelux aldizkari famatuak musika-talde honen errepasoa egiten zuen artikuluari. Estatuko musikan mugarria jarri zuen Josetxo Anitua eibartarraren eta Jon Zamarriparen taldeak, baina sasoi hartan mundua ez zegoen horretarako prest. Goizegi zen.
Alvaro Fierro gaztetxoa zen bere anaia nagusiak Cancer Moon taldearen diskoa etxera ekarri zuenean. “Oso arraroa egiten zitzaidan, ez nuen ezer ulertzen”, onartzen digu. Denbora pasa zen eta txikitan arrotzak egiten zitzaizkion doinuak barneratzen hasi zen, “musika ulertzen”. Cancer Moonen zale egin arte. Kontu horrek hainbat gogoeta eragin zizkion eta Cancer Moonen musika denboran aurreratuago zegoela ondorioztatu zuen. “Jendearekin kontsultatu eta galderak egin genituen, eta tesi horrekin bat zetozela konturatu ginen”. Ibon Ibarlucea eibartarrarekin egin zuen ikerketa hori, eta orain musika-talde honi buruzko eta, batez ere, abeslariaren inguruko dokumentala burutu dute.
Josetxo Anituak Jon Zamarriparekin sortu zuen Cancer Moon. Josetxok bere estilo pertsonal markatuarekin abesten zuen bitartean, Jonek gitarra maisutasunez jotzen zuen. “Magia sortu zen eurak biak elkartu zirenean”, dio mirespenez Fierrok. 60. hamarkadako Eibarren jaio zen Josetxo eta horrek artista moduan markatu zuela ziurtatzen du zuzendariak. “Lan eta lan egitea oso barneratuta dago Eibarren idiosinkrasian, eta berak kontzientzia hori industriatik musikaren arlora pasa zuen”. Dokumentalean bertan Josetxoren esaldi “polit” bat agertzen da horren inguruan. “Iltze berarekin pareta berean behin eta berriz jotzea bezalakoa da”, eta hortik zerbait berezia irteten da Fierroren ustetan.
Eibar izaeran barneratuta
Josetxoren jaioterria izanik eta bere izaeran hain barneratuta egonik, Eibarrek protagonismo handia dauka hilaren 25ean 20:30ean Coliseoan aurkeztuko den ‘Atrapados por la serpiente’ lanean (taldearen lehen diskoko izenburuaren itzulpena da, ‘Hunted by the snake’). “Eibar hiri ikaragarria dela iruditzen zait”, dio Fierrok zintzotasunez. “’Eibar industrial’ dokumentala ikusi genuen, eta lehen eta oraingo irudiak ikusten dira, baina ia ez dago alderik”.
Eta nola irteten da hiri industrializatu batetik horrelako musika ezberdina egiten duen gazte bat? “Dokumentala egiteko ikerketa prozesuan ikusi genuen nahiko ohikoa zela industrialen seme-alabak Londresera joatea ingelera ikastera, bueltan gurasoen negozioekin jarraitzeko”. Bada musika anglosaxoia entzun eta ulertzeko erabili zuen Josetxok Shakespearren hizkuntza, eta musikarekiko zuen interes horrek Jon Zamarripak zuenarekin egin zuen bat.
Bilbotarra da Jon eta dokumentalean lehen pertsonan kontatzen ditu Cancer Moon eta Josetxo Anituarekin izandako bizipenak. Gitarrajolearen anaia hegazkin-pilotua zen eta munduan zehar bildutako diskoak ekartzen zizkion etxera. Beraz, Fierroren ustetan, “bere heziketa musikala ezberdina zen”.
Inorena ez den lurraldean
Euskal Herritik eta estatutik kanpoko influentziak izanda, logikoa da emaitza hemen inguruan egiten zenarekiko ezberdina izatea. “Oso talde undergrounda zen eta denbora pasa bada ere, euren musika arraroa da, berezia”. Dokumentalaren egileak azaltzen duen bezala, “80. hamarkadako taldeak hiltzen hasi ziren, beste belaunaldi bat hasi zen jaiotzen beste musika batekin eta eurak trantsizio sasoi horretan aritu ziren”. Inorena ez den lurrean geratu ziren. Aditu eta zale asko bat datoz denboran aurreratuak izan zirela ziurtatzean eta, aldi berean, Cancer Moonek egindakoa goraipatzen dute. Kultu-taldea bihurtu da.
Cancer Moonek ez zuen zorte asko izan arlo komertzialean, baina euren influentzia hedatu eta beste talde asko sortu ziren euren ildoari jarraituz. “Euren zeharkako influentzia gaur eguneraino heldu dela pentsatzea gustatzen zait”, dio Fierrok. Ofizialki inoiz agurrik esan ez bazuten ere, 1995 urtearen inguruan eten zuen taldeak bere ibilbidea. Zuzendariak nekeari egokitzen dio uztearen arrazoia eta bere ustez gauza bera gertatu zaie munduko %95 taldeei. “Historia unibertsala da”.
Presentzia boteretsua eta berezia
Cancer Moonen inguruan zeuden perspektibak handiak ziren eta Josetxo Anitua estatuko frontman (taldeko liderra) onena zela aipatzen zuen kritiko askok. “Baieztapen hori gehiegizkoa izan daiteke, baina presentzia boteretsua zeukan”. Sasoi hartan musikari onak zeudela dio Fierrok, “baina Josetxo berezia zen”. Berak gauza bat argi dauka. “Rockaren munduan gauza bat gertatzen da: egiten duzun horretan sinesten duzu edo ez. Sinesten ez baduzu, barregarri geratzen zara; baina Josetxok benetan sinesten zuen”. Eszenatokitik kanpo, ordea, lotsatia zen Josetxo. “Bere lagun batek, Xabier Arakistainek, dokumentalean aipatzen du Elgoibarren kontzertu batean elkar ezagutu zirela eta Ian Curtisen itxura zuela iruditu zitzaiola”.
Joy Division taldearen liderrak bezala, Josetxok ere utzi egin zigun. Hala ere, bere memoriak inoiz baino biziago dirau eta dokumental honetan agerian jartzen da artista eibartar honek musikari eta bizitzari eskaini ziona. Ibon Ibarlucea eta Alvaro Fierro zuzendariek Josetxoren anai-arrebekin batera eskuz esku egin dute lan dokumentalaren sorkuntzan, “eta emaitza asko gustatu zaie”. Zalantzarik gabe, hilaren 25eko emanaldia berezia izango da guztiontzat. “Oso berezia eta hunkigarria izango da dokumentala Eibarren aurkeztea”.