Deporrekoek Kantabriara irteera egingo dute hilaren 11 eta 12an
Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera egingo dute txangoa
2025/10/01
12:25
eta kitto!
Kantabriako Ason bailarara eta Lunada ingurura egingo dute irteera, urriaren 11an eta 12an, Eibarko Klub Deportibokoek eta Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartekoek. Lehenengo egunean, Ason, Peña Lusa eta Portillo de la Sia inguruan 14,08 kilometroko ibilbidea egingo dute. Eta hurrengoan, Lunada, Pico la Miel, Castrovalnera eta Trueba zeharkatuko dituzte 11,48 kilometroko ibilaldiarekin.
Izena emateko formulario hau bete behar da.