Deus Ez taldeak ‘Zain’ diskoa aurkezteko lehen kontzertua emango du zapatuan Eibarren
Zai-zoi tabernan joko du taldeak, 20:00etatik aurrera.
2026/02/27
18:56
Silbia Hernandez Arrazola
Arrazoi ezberdinengatik eszenatokietatik urruti ibili den Deus Ez taldea itzuli egin da, indartsu eta disko berriarekin, Zain izeneko lanarekin. Iaz, urte amaieran kaleratu zuten lana, baina oraindik ez dute zuzeneko aurkezpenik egin. Lana ezagutarazteko lehen kontzertua, beraz, bihar (zapatua, otsailak 28) 20:00etatik aurrera Zai-zoi tabernan emango dutena izango da.
Aurreko astean honi buruz kaleratu genuen elkarrizketa irakurtzeko HEMEN sakatu.
