Dolores Ibarruri izango da protagonista bihar Pagatxaren bideo-forum saioan
Emakumeen Istorioak egitasmoko emanaldia eskainiko dute Andretxean, 18:00etatik aurrera
2025/02/10
11:47
eta kitto!
Pagatxa emakumeen elkartearen eskutik, martitzenean Emakumeen Istorioak egitasmoko emanaldia eskainiko dute Andretxean, 18:00etatik aurrera. Saio horretan Dolores Ibarruri “La Pasionaria” nor izan zen ezagutzeko aukera egongo da, Patricia Perex Coto-k dinamizatuta.
Bideo-forum saioa nahi duen edozeinentzat ateak zabalik egingo da, eta sarrera doan da.