Domekan ibaia garbitzera joateko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak elkarteak

Izena emateko epea maiatzaren 29an itxiko da.
Domekan ibaia garbitzera joateko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak elkarteak
2025/05/27 17:02
eta kitto!

Eibarko Baso Biziak taldeak erreka garbitzeko irteera antolatu du domekarako, ekainak 1.  Azitaingo elizatik abiatuko dira, 10:00etan. Antolatzaileen berbetan, “jarduera egokia da haur zein helduentzat, baina uretako arropa eta katiuskak ekartzea komeni da”. Izena emateko, eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, maiatzaren 29a baino lehen, izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz.