Edu Lartzaguren eibartarrak CAF-Elhuyar saria jaso du zientzia-kazetaritza kategorian
2016/05/11
19:36
eta kitto!
Gaur banatu dituzte CAF-Elhuyar sariak Donostian, Tabakalerako Kutxa Kultur gunean. Kultura zientifikoa sustatzeko lanak eta proiektuak nabarmendu dira aurten “Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” goiburua izan duen edizioan. Sariketak zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara ematen dituzten artikuluak, kazetaritza-lanak eta gizarteratzeko proiektuak aitortzea eta bultzatzea du helburutzat eta sarituak Xabier Artaetxebarria Artieda eta Antton Alberdi Estibaritz ikertzaileak eta Edu Lartzaguren Urdangarin kazetaria izan dira. Enrique Hurtado Mendietak, berriz, Txalaparta digitala eta interaktiboa proiektua garatzeko beka jaso du. Eta Merezimendu Saria Kepa Altonaga Sustatxarentzat izan da.
Edu Lartzaguren Urdangarinek (Eibar, 1969) Berrian argitaratutako “Behi eta berriz” artikuluarengatik jaso du saria, zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian. Arlo horretan 2015ean euskaraz sortu eta argitaratutako lan bat saritzen da eta kazetariak 2.000 euro eta Imanol Andonegiren eskultura jaso ditu. Lartzagurenek ikus-entzunezkoen kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Irratian hasi zuen bere ibilbidea kazetari gisa. Ostiela! aldizkariko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen, eta artikulu ugari argitaratu zituen agerkari hartan. Euskaldunon Egunkarian lan egindakoa, Berrian ari da erredaktore-lanetan haren sorreratik. Argia Saria jaso zuen 2013an Berrian argitaraturiko elkarrizketengatik. Oraingo honetan Berrian argitaratutako erreportaje batekin irabazi du saria Lartzagurenek. Epaimahaiaren ustez, "izenburutik bertatik kateatzen du irakurlea. Erreportajea osatzeko, gainera, adituak elkarrizketatu ditu eta horrek lanaren balioa areagotzen du". Hizkuntzaren aberastasuna eta erabilitako infografia eta maketazioa ere goraipatu ditu epaimahaiak.