Eduardo Apodaka: “Filosofian egiten ari dena jaso eta modu ulergarrian zabaldu nahi dugu, euskaraz”
2021/12/17
08:06
eta kitto!
“Globalizazioaren ondorenaz: apokalipsia, egia-ostea eta subjektuaren autonomia” izenburuko proiektuari esleitu diote XV. Juan San Martin Beka. Aurten ikertuko den arloa filosofia izango da eta Eduardo Apodaka, Joseba Gabilondo eta Mitxelko Urangak osatzen duten hirukoteak globalizazio ostearen hiru alderdi esanguratsuenak jorratu, landu eta hausnartu nahi ditu, filosofiaren arlo ezberdinetatik abiatuta.
(Argazkia: unibertsitatea.net)
Zein da zuen proiektuaren proposamena?
Izenburuan ikusi daitekeen bezala, marko baten barruan hiru gai landuko ditugu. Globalizazioaren ondorena aipatzen dugu, globalizazioa amaituta egongo balitz bezala. Oraindik ez da amaitu, baina aldaketak begi bistakoak dira. Orain asko hitz egiten ari da klima aldaketarekin eta industriaren eta gizartearen garapenarekin batera etorriko diren kolapsoei (erregai fosilen bukaera, adibidez) buruz. Horietan guztietan ideia berbera ikusten da: apokalipsia. Izenburuan berba hori jarri dugu, filosofo askok erabiltzen dutelako. Apokalipsia ez da nahita nahiez munduaren bukaera, baina bai oraingo munduaren bukaeraz pentsatzeko marko bat.
Marko horren barruan nolako hausnarketa egingo duzue?
Guretzat nagusi diren hiru gai proposatu ditugu. Batetik, apokalipsiari dagokionez, denbora, historia… aztertuko ditugu. Orain arte aurrera egiteaz egin da berba beti: garatzeaz, hazteaz, eraikitzeaz, gehitzeaz… Orain, ostera, kontrakoaz hitz egiten hasi gara: desazkundea, garapena gelditu behar dela, hiri geldoak behar ditugula, gutxiago kontsumitu behar dugula… Gure oraina eta etorkizuna begiratzeko beste modu bat da, eta premiazko kontuak (adibidez, klima aldaketa) gertatzen direlako zabaltzen ari da. Ez da alarmismo kontu bat, arrazoi serioak daude horretaz berba egiteko. Gai honetan historiaren gaia landuko dugu: zer dugun aurrean, gaur egun historia nola irudikatzen dugun eta filosofian zer esaten ari den horren inguruan. Bigarren gaia subjektuarena da. Subjektu moduan zer egin dezakegu? Zerbait egin ahal dugu? Badugu erantzukizunik? Badugu libre eta moralki jokatzerik? Edo, besterik gabe, sistema geldiezina delako hau guztia gainera datorkigu eta ezin dugu ezer egin? Subjektuaren ideia erruduna topatzeko erabiltzen da, baina filosofian egon den kezka izan da aldaketarako subjektua zein den, nola sortzen den eta abar jakitea. Erronka unibertsal baten aurrean bagaude, subjektuaren gaineko gogoetari buelta eman behar zaio. Hirugarren gaia popularragoa da: egia-ostea (post egia edo fake news). Filosofiatik hartuta, jakintza da gai honetan lantzen dena. Hau da, nola sortu ahal dugun egia eta nola eraiki edo berreskuratu ahal dugun krisian dagoen egia, gaur egun egia benetan zatikatzen ari denean eta bakoitza bere egiari so bizi denean, eta ondokoaren egiaren aurrean harresiak eraikitzen direnean edo, besterik gabe, harriak botatzen direnean.
Zein da zuen helburua proiektu honekin?
Munduko bazter honetatik filosofian egiten ari dena jaso eta, ahal dela, modu ulergarrian zabaltzea, euskaraz. Gainera, ekarpen propioak egin nahi ditugu.
Euskaraz egiteak nolako balioa ematen dio lanari?
Azken urteotan saioen edo entseguen arloan asko argitaratu da euskaraz, gauza onak gainera, eta itzulpenak ere egin dira, baina hala ere beti gabiltza oso hankamotz. Beraz, edonork irakur ditzakeen filosofia liburuak argitaratzea da gure asmoa. Guztira hiru liburu argitaratuko ditugu, gai bakoitzerako liburu bana. Horrela, filosofiari buruz euskaraz irakurri nahi duenari aukera eman nahi diogu. Gutako bakoitzak bere lana egingo du, besteekin elkarturik. Hau da, hiru liburu izango dira, baina hiruren artean marko bera egongo da eta hiruren artean solasaldia eta keinuak egongo dira. Beraz, liburu bakoitza bakarka irakurri ahal izango da edo hirurak bere osotasunean. Nire kasuan Euskal Herria ez aipatzen saiatuko naiz, nahita, baina euskaraz eta Euskal Herritik egin nahi dut, nik neuk daukadan begiradatik. Neurri batean irakurleak ikus dezala nondik hitz egiten ari naizen, baina ez geure zilborraz hitz egiteko. Mitxelko Urangak, bere aldetik, egia-ostearen gaia jorratuko du eta badakit hezkuntzaren aldetik joko duela neurri handi batean. Joseba Gabilondoren kasua bereziagoa da AEBtan bizi delako aspaldi eta ondo ezagutzen duelako hango giro intelektuala, politika, filosofia eta literatura. Alde horretatik ekarpen bereziago bat espero dut. Beraz, ikusi daiteke tonua ezberdina izango dela.
Zuk zein gai landuko duzu zehazki?
Esan bezala, Mitxelkok egia-ostearen gaia landuko du, Josebak apokalipsiaren ideia (denbora eta historia nola erabili diren pentsamendu politikoan eta filosofian, besteak beste) eta nik subjektuarena. Nire asmoa da filosofia modernoan subjektua nola landu den aztertzea, baina batez ere gaur egun aldaketaren subjektua nola pentsatu ahal den ikustea. Askatasuna, emantzipazioa, justizia… berba asko hartu ditu aldaketak, baina begi bistan dago mundua aldatu behar dugula. Beste mundu bat posible zela esaten zenean, zera esan beharko litzateke: “Bai, baina nola?”. Baina ez bakarrik mundua nola aldatu jakiteko, baita gure ingurua ere.
Bakoitzak bere aldetik arlo bat ikertuko du eta, era berean, solasaldia sortuko da zuen artean. Nolako lan-prozesua jarraituko duzue hori lortzeko?
Neurri batean, gure artean dugun ia etengabeko solasaldia formalizatu nahi izan dugulako aurkeztu dugu proiektua. Gutxitan ikusten dugu elkar, baina ia egunero gaude kontaktuan eta azken urteotan gure lanak partekatzen, irakurtzeko gaien zerrendak osatzen eta iritzi trukean ibili gara. Kezka edo arrangura berdinak genituelako aurkeztu genuen proiektu hau: batetik, euskaraz egiten zen filosofiari buruzko kezka; eta bestetik, gaiari buruz hausnartzeko gogoa. Horrela, metodologiari begira, gure hartu-emana formalizatuko dugu, idatzi ahala testuak elkarri pasako dizkiogu, iritziak trukatuko ditugu eta, neurri batean, besteen iritziak emendatuko ditugu norberaren lanetan.
Beraz, esan daiteke dagoeneko martxan zabiltzatela.
Bai, proiektu hau orain arte egin eta eraman ditugun gogoeta-ildo batzuen konbergentzia da. Aurretiaz gai hauen inguruan gauzak egin ditugu, baina proiektu hau prestatzeko lanean jarri behar izan gara. Adibidez, liburu bakoitzaren gidoia zein izango den aurkeztu behar izan dugu eta horretarako liburuaren hezurdura zein izan beharko den prestatu behar izan dugu. Lana aurreratuta dagoela esan dezakegu, baina hori bai, gero idatzi egin behar da eta kasu hauetan zailena beti izaten da idaztea.
Noiz ikusiko dugu zuen lanketaren emaitza?
18 hilabeteko epea dugu, baina urtebetean amaitzea da asmoa. Hau da, 2022. urte osoan lanean ibiliko gara eta urte amaierarako lana amaituta edo amaitzear egongo da. Horrela, 2023. urteko lehenengo zatian liburuak argitaratzea da gure nahia.