Eguenean Ikasenpresa Azoka egingo dela eta, erdiguneko kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira goizean goizetik

Eguenean Ikasenpresa Azoka egingo dela eta, erdiguneko kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira goizean goizetik
2024/01/30 17:06
eta kitto!
Eguenean (otsailak 1) Ikasenpresa Azokaren XIII. edizioa hartuko du gure herriak, eta horretarako karpak ipintzeko beharrean ari dira egunotan Untzagan (plaza bietan) eta Txaltxa Zelaian. Lanbide Heziketako bi mila ikasle inguru azokara etorriko direla-eta, 40 bat autobus ailegatzea dago aurreikusita. Hori dela eta, egun horretan erdiguneko kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira, goizeko 08:00etatik 15:00era, oinezkoak lasai ibili ahal izateko. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, Untzaga eta Calbeton kaleak ez ezik, Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak ere itxi egingo dituzte.