Egunak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira

Tenperatura maximoak gutxi igoko dira
Egunak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira
2026/02/20 09:33
eta kitto!

Goizean goiz zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia egin dezake; egunak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin geratuko da.

Egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa, gauean hegoaldekoa.

Tenperatura maximoak gutxi igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet