Egunaren bigarren zatian euria eta zaparradak egingo ditu
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin
2026/02/11
11:24
eta kitto!
Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Egunaren bigarren zatian euria eta zaparradak egingo ditu, baliteke trumoitsuak eta zenbait lekutan handiak izatea, txingorrarekin.
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Gauean mendebaldera egingo du eta bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin.
Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.
Iturria: Euskalmet