EGURALDIA | Aratosteak lainotsu baina euririk gabe hasiko ditugu
Tenperaturak pixka bat igoko dira
2025/02/27
09:44
eta kitto!
Gaur zerua lainotuago ikusiko dugu. Erdi mailako hodeiak eta goi hodei zurixkak nagusituko dira. Momenturen batean hodeitza hau zertxobait trinkotu daiteke eta probabilitatea txikia bada ere, baliteke modu isolatuan euri tantaren bat uztea. Dena den, orokorrean ateri egongo da.
Haizea ahul ibiliko da eta arratsaldean ekialdetik finkatuko da eta tenperatura maximoak atzoko balio berdintsuetan geldituko dira; 14.15 gradu ingurukoak izango dira Kantauri isurialdean eta 10 eta 12 gradu artekoak gainerakoan.
Iturria: Euskalmet