EGURALDIA | Arratsaldean hodeiak ugarituko dira
Tenperaturak igo egingo dira
2025/02/13
09:30
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta arratsaldean hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Euria egingo du egunaren bigarren zatian.
Haizea aldakor ibiliko da; goizean mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira
Iturria: Euskalmet