EGURALDIA | Egunaren amaieran hodei trinkoagoak agertuko dira eta euritara joko du

Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin
EGURALDIA | Egunaren amaieran hodei trinkoagoak agertuko dira eta euritara joko du
2025/02/21 10:00
eta kitto!

Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Egunaren amaieran hodei trinkoagoak agertuko dira eta euritara joko du.

Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; egunaren amaieran mendebaldera aldatuko da.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira; minimoak azken orduetan neurtuko dira.

 

Iturria: Euskalmet