EGURALDIA | Eguzkia egingo du eta tenperaturak igo egingo dira
Egunaren erdiko orduetan haize-bolada gogorrak ibiliko dira
2025/03/17
10:39
eta kitto!
Zerua tarteka hodeitsu egongo da; arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira.
Hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, eta egunaren erdiko orduetan indartu egingo da eta bolada gogorrekin ibiliko da.
Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da, bereziki Kantauri isurialdean.
Iturria: Euskalmet