EGURALDIA | Eguzkia eta beroa itzuliko dira gaur

Bero egingo badu ere, 30 ºC-tik behera geratuko dira beroenak
EGURALDIA | Eguzkia eta beroa itzuliko dira gaur
2025/09/17 09:38
eta kitto!

Gaur tenperatura maximoek gora egingo dute berriro eta udako balioak neurtuko dira.

Arratsaldean haizea iparraldetik finkatuko da eta kostaldean, bero egingo badu ere, 30 ºC-tik behera geratuko dira beroenak.

Eguzkia izango da jaun eta jabe, goizean goiz barnealdeko lainoguneak salbu.

 

Iturria: Euskalmet