EGURALDIA | Eguzkia izango dugu egunaren erdiko orduetan

Egunaren hasieran eta amaieran zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu
EGURALDIA | Eguzkia izango dugu egunaren erdiko orduetan
2025/03/12 10:01
eta kitto!

Egunaren erdiko orduetan giroa eguzkitsua izango da. Egunaren hasieran eta amaieran zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu.

Egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ekialdekoa eta gauean hegoaldekoa.

Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet