EGURALDIA | Euria egingo du goizean, baina atertu egingo du arratsaldean
Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
2025/05/26
09:12
eta kitto!
Zerua oso hodeitsu egongo da. Arratsaldean hodeitza txikitu egingo da eta zerua tarteka hodeitsu geldituko da. Noizbehinka euri txikia egingo du; arratsaldean atertu egingo du.
Ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da eta egunaren erdiko orduetan ipar-osagaitik finkatuko da; egunaren amaieran norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet