EGURALDIA | Euria egingo du noizbehinka

Tenperaturak igo egingo dira
EGURALDIA | Euria egingo du noizbehinka
2025/03/03 09:57
eta kitto!

Zerua hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehenengo partean. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina.

Eki-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da.

Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.

 

Iturria: Euskalmet