EGURALDIA | Euria eta zaparradak egingo ditu noizbehinka
Haize-bolada gogorrak ibiliko dira, batez ere goizean
2026/01/23
09:36
eta kitto!
Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Euria eta zaparradak egingo ditu noizbehinka. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.
Goizaldeko lehen orduetan hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Gero, indarra galduko du eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin.
Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
Iturria: Euskalmet