EGURALDIA | Euria nagusi barixaku osoan zehar
Arratsaldean haize-bolada gogorrak egon daitezke
2025/05/09
09:30
eta kitto!
Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehen partean; arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egin ditzake egunaren bigarren partean.
Mendebal-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin; arratsaldean ipar-ekialdera aldatu eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorren batekin ekaitz-guneetan.
Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da.
Iturria: Euskalmet