EGURALDIA | Gauean zaparrada txiki-ertainak bota ditzake
Tenperatura maximoak igo egingo dira
2025/04/25
09:24
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta arratsaldean hodeitza handituz joango da, eta gauean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geldituko da. Gauean zaparrada txiki-ertainak bota ditzake.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta eki-osagaia nagusituko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizi.
Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet