EGURALDIA | Giro aldakorra iraila hasteko
Goizean ostarteak irekiko dira, baina zaparradak botako ditu tarteka
2025/09/01
09:56
eta kitto!
Goizean lainoa eta lanbroa sortuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, goizean ostarte zabalak irekiko dira. Zaparrada txikiak egingo ditu tarteka, zenbait tokitan ertainak izan daitezke.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusituz. Eguerdi inguruan haizea mendebal/ipar-mendebaldetik finkatu eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin.
Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da.
Iturria: Euskalmet