EGURALDIA | Giro eguzkitsua egunaren zatirik handienean
Tenperatura maximoak igo egingo dira
2024/09/24
09:52
eta kitto!
Goizean giroa eguzkitsua izango da, arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira.
Goizean eta azken orduetan hegoaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet