EGURALDIA | Giro goibelarekin amaituko dugu abuztua
Zaparradak botako ditu gaur ere
2024/08/30
09:55
eta kitto!
Zerua hodeitsu egongo da, bereziki arratsaldetik aurrera. Euri txikia egin dezake noizbehinka eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren zatian, orduan zenbait tokitan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin; arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, ahul-bizi.
Tenperaturan maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet