EGURALDIA | Hodeiak ugarituko dira arratsaldean zehar
Tenperaturak igo egingo dira
2025/09/03
09:03
eta kitto!
Goizean lainoa eta lanbroa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goi-hodei batzuekin; gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Azken orduetan baliteke euri txikia egitea.
Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean iparraldetik ibiliko da.
Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet