EGURALDIA | Hodeitsu egongo da eta euria egin dezake

Tenperaturak jaitsi egingo dira
EGURALDIA | Hodeitsu egongo da eta euria egin dezake
2025/05/22 10:10
eta kitto!

Zerua oso hodeitsu egongo da, batez ere ipar partean. Euri txikia egingo du, lekutan ertaina, bereziki ekialdean.

Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean iparraldera egingo du.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet