EGURALDIA | Tenperaturak nabarmen igoko dira gaurko egun eguzkitsuan

Hodei batzuk egongo dira tarteka
EGURALDIA | Tenperaturak nabarmen igoko dira gaurko egun eguzkitsuan
2025/10/07 10:22
eta kitto!

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarte batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-osagaia nagusi izanik.

Arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da ahul, tarteka bizi; gauean norabide aldakorreko haize ahula geldituko da.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet