EGURALDIA | Udazken giroa udazkenaren lehen egunetarako

Zaparradak botako ditu egunean zehar
EGURALDIA | Udazken giroa udazkenaren lehen egunetarako
2025/09/22 09:33
eta kitto!

Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta arratsalderako hodeitza handituz joango da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, eta zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak bota ditzake, batez ere egunaren bigarren partean.

Mendebal-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da.

Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.

 

Iturria: Euskalmet