Eguzkia irtengo da gaurkoan
Tenperaturak igo egingo dira
2026/05/07
10:57
Ekhi Belar Errasti
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua partez hodeitua egongo da; arratsaldean hodeitsu geratuko da, bero-hodeiekin. Zaparrada txikiak egingo ditu; egunaren bigarren partean zenbait lekutan baliteke ertainak eta trumoitsuak izatea.
Hego/hego-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatu eta bizi ibiliko da.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.
Iturria: Euskalmet