EH Bilduk Hauteskunde Orokorrei begirako ekitaldia egingo du barixakuan Eibarren

Errebalen izango da hitzordua, 19:00etan. Oskar Matute, Oihana Etxebarrieta, Gorka Elejabarrieta eta Maddalen Iriarte izango dira gonbidatuak. Eibartik, Iker Eizagirrek jardundungo du ordezkari gisa.
EH Bilduk Hauteskunde Orokorrei begirako ekitaldia egingo du barixakuan Eibarren
EH Bilduk 2024ko Europako Hauteskundeetarako egin zuen ekitaldia Eibarren. Irudian: Arantza Mata, Nerea Kortajarena eta Arkaitz Rodriguez.
2026/11/10 10:19
Irati Alvarez Malaxetxebarria

EH Bilduk Hauteskunde Orokorretako kanpainaren hasierako ekitaldia egingo du barixakuan, azaroaren 13an, Eibarren. Hitzordua 19:00etan izango da, Errebalen, eta lau gonbidatuk hartuko dute parte: Oskar Matute, Oihana Etxebarrieta, Gorka Elejabarrieta eta Maddalen Iriarte. Eibarko EH Bildutik berriz, Iker Eizagirre izango da hizlari. 

Koalizioak sare sozialen bidez zabaldu du hitzordurako deialdia, eta herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu ditu.