Eibarko EAJk segurtasunari buruzko Legebiltzarreko osoko bilkuran parte hartu du

Alberto de la Hoz Eibarko EAJko ordezkaria Eusko Legebiltzarrean izan da, segurtasun publikoaren arloko erronkak eta erakundeen arteko koordinazioa aztertzeko saioan.
Eibarko EAJk segurtasunari buruzko Legebiltzarreko osoko bilkuran parte hartu du
2026/11/09 15:56
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Alberto de la Hoz Eibarko EAJko ordezkariak segurtasunari buruzko osoko bilkura monografikoan parte hartu du Eusko Legebiltzarrean. Saioan, segurtasun publikoaren arloko erronkak eta erakundeen arteko koordinazioa izan dituzte hizpide.

EAJren arabera, segurtasun-politika eraginkorrak garatzeko ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzaren, Ertzaintzaren, udaltzaingoen eta udalen arteko elkarlana indartzea. Ildo horretan, erakundeen arteko informazio-trukea eta koordinazioa sustatzearen alde egin du alderdiak.

Udalek segurtasunaren arloan duten zeregina ere izan dute hizpide. EAJk tokian tokiko beharrak eta kezkak identifikatzeko duen gaitasuna azpimarratu du, eta prebentzioa eta erakundeen arteko lankidetza uztartuko dituen segurtasun-politika defendatu du.