EH Bilduk Osoko Zuzenketari eutsi eta aurrekontuari ezezko bozka emango diola aurreratu du
2017/03/28
09:22
eta kitto!
Atzo goizean emandako prentsaurrekoan, EH Bilduk aurrekontua onartzeko udalbatzan ezezko botoa emango duela aurreratu zuen eta, horrekin batera, aurkeztutako osoko zuzenketari eutsiko diola. Ana Fran Astigarragak, Gorka Errastik eta Josu Cristobalek elkarrekin egindako agerraldian azaldutakoaren arabera, “aurrekontuak EH Bilduren jardun politikotik oso urruti daude eta, beraz, ez ditugu babestuko”.
Adostasuna bilatzeko egin dituzten bileretan eurentzat garrantzitsuak diren hainbat gaitan ados ipintzea lortu ez dutela eta, hortik ezezko botoa emateko erabakia. “Soldata eta dietak murriztea ezinbestekotzat jotzen dugu udal taldearekin aurrekontuak negoziatu ahal izateko, baina ez digute horrelakorik onartu. Gauza bera gertatzen da udalaren barruan sortzen joan den azpikontratazio sistemarekin”. Bi horiekin batera, desadostasunerako hirugarren gaia etxebizitzari lotutakoa da: “Eibarko Plan Estrategikoak oso argi laga du alderdi sozialistak urteak daramatzala planak jasotzen duenaren kontrako etxebizitza politika egiten. Beraz, orain indarrean dagoen Hirigintzarako Plan Nagusia lehenbailehen geratu beharra dagoela uste dugu, Plan Estrategikoak jasotzen duenarekin bat datorren plan berria idazteko. Labur esateko: espazioen birgaitze eta berrerabilpena sustatu beharra dago, saltzen ez diren etxeak eraikitzeko mendiari tokia jaten jarraitu beharrean”.
EkoCenterraren proiektuarekin PSE-EEk izandako jarrerak hasarratu egin dituela gaineratu zuten: “Urteak daramatzagu horren atzetik, egin dizkiguten eskaera eta baldintza guztiak bete ditugu, non egin daitekeen aukeratu zen, biabilitate plana ere eginda dago eta, 2017an egiteko konpromisoa hartu eta gero, orain gauzak ez dituztela horren argi ikusten diote eta atzera egiten dabiltza. Bururatu zaien azkena, Mankomunitateak kudeatzeko aukera aztertzea izan da. Hau larregizkoa dela uste dugu”.
Beste hainbatekin ere konforme ez daudela azaldu nahi izan zuten agerraldia amaitu aurretik: “Debegesari orain arte egindako lanetako batzuk kentzen ari zatzaizkiola ikusita, zergatik ez da berrikusten ordaintzen zaiona? Eibar Merkataritza Gune Irekiari 100.000 eurotik gora ematea ere larregizkoa begitantzez zaigu. Bestalde, Errebalgo eraikin berriarekin hasitako parte-hartze prozesuarekin aurrera egitea pentsatzen genuen, baina barruko erabilerak zehazteko hori planteatu dugunean ezetz erantzun digute. Eta Plan Estrategikoak ezarritakoari jarraitzen dion beste proposamen interesgarri bat Eibarren hutsik dauden 1.000 etxebizitzen inguruko azterketa egitea eta, horrekin batera, herrian alokairu kontuetan dauden premiak zeintzuk diren ikustea litzateke, baina horren aurrean PSE-EEk Alokabiderekin elkarlana planteatzen du”.
Bileren inguruko balorazioarekin itxi zuten agerraldia: “EAJ-k erakutsi duen heldutasun faltarekin harrituta gaude. Negoziazioak bertan behera lagatzen zituztela zabaltzen ibili direnean, jakin badakigu negoziatzen segitzen zutela. Herritarren ordezkariak garen aldetik, hori baino jarrera arduratsuagoa merezi dutela pentsatzen dugu”.