Ehundaka herritarrek zeharkatu zituzten kaleak Matraka talde feministak deitutako manifestazioan

Aurtengo goiburua "Antifaxismoa feminista izango da, edo ez da izango" izan da.
Ehundaka herritarrek zeharkatu zituzten kaleak Matraka talde feministak deitutako manifestazioan
2025/03/11 18:49
eta kitto!

Euskal Herriko Gazte Feministek aurtengo Martxoaren 8arako aukeratu duten Antifaxismoa feminista izango da, edo ez da izango goiburuarekin bat egin du Matraka Eibarko gazte talde feministak ere, eta zapaturako egun osoko egitaraua antolatu zuten. Emakumeen Nazioarteko Eguna eztabaida-solasaldi batekin hasi zuten, Kulturalean, ondoren bazkariarekin jarraitzeko. Eguneko egitarauaren baitan, ekitaldi nagusia arratsaldeko manifestazioa izan zen, eta oraingo honetan eguraldia ez zuten lagun izan. Hala ere, euriak ez zuen mobilizazioa oztopatu, eta herriko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa benetan jendetsua izan zen.

ARGAZKIAK: Matraka.