Eibar "errealitate berrira" lehenbailehen moldatu behar dela uste dute jeltzaleek
2020/05/18
11:09
eta kitto!
Eibarko EAJ-PNV Udal taldea Eibar “errealitate berrira” moldatzearen alde agertu zen barixaku goizean Udal Artxiboko sarreran emandako prentsaurrekoan. Josu Mendicute bozeramaile jeltzalearekin batera, Amaia Albizu eta Mertxe Garate zinegotziak egon ziren agerraldian eta, esan zutenez, “bi hilabeko tartean mundua aldatu egin da, hiriak eta enpresak horretara moldatzen ari dira, baita gizartea ere. Eta guri dagokigu, Udal bezala, Eibar moldatzeko gure erantzukizuna betetzea”.
EAJ-PNVk epe laburrera erantzuna emateko erabakiak hartzeaz gain, aurrera begirako ikuspegi estrategikoa izatea eskatzen du, besteak beste, birusa berriz agertzeko aukera eta diru-sarreretan egongo den jeitsiera bezalakoak kontuan hartuz. Jeltzaleen ustez, moldatzeko premia egunetik egunera handitzen doa eta, osasun publikoarengatik ez ezik, jarduera ekonomikoa martxan ipini ahal izateko nahitaezkoa dela pentsatzen dute: “Bi hilabete baino gehiago konfinatuta igaro ondoren eta deseskalatze prozesuan sartuta gauden honetan, herritarrak eta instituzioak moldatzen joateko denbora beharko da. Udaleko talde modura, gure ekarpena etenbarikoa eta proaktiboa izan da, bakoitzak gure etxetik neurriak proposatzen ahalegindu gara, beti ere eibartarren ongizatea kontuan hartuta eta lehenetsita”.
Oinezkoentzat toki gehiago lortzeko hainbat proposamen orain dela egun batzuk aurkeztu zituztela gogora ekarri zuten: “Jendea kalean dabilenean, pertsona bat beste batzekin gurutzatu behar denean, segurtasun tartea gorde ahal izateko tokia irabazi behar dugu, baita taberna edo denda baten parean ilaran daudenen aldamenetik pasatu behar dugunerako ere. Gure proposamen horiek nola gauzatu landu dugunez, lehenbailehen aplikatzea eskatzen dugu, deseskalatzearen 2. fasean sartu aurretik martxan egon beharko liratekela uste dugu”. Mendicuteren berbetan, “jendea ibiltzeko eta negozioek lan egiteko kaleak egokitu ezean, laguntza ekonomikoak alperrik izango dira, jende askok beldurra duelako. Lasai irten ahal izateko ahalik eta berme gehien emateko betekizuna daukagu”.
Udalak errealitate berrira egokitzeko ahalegina egiten duten dendari eta ostalariei lagundu beharko lieketela uste dute: “Negozioa itxita izan dutenei laguntza zuzena eman beharrean, egoera berrira egokitzeko (babeserako ekipamenduak erosteko, manparak ipintzeko, digitalizatzeko…) laguntza gehiago ematea planteatzen genuen guk”. Ildo horretan, Udalbatzak onartutako 100.000 euroko laguntzen ordez 500.000 euroko laguntzen aldekoak direla azaldu zuen: “Gainera, laguntza jaso ahal izateko baldintza modura enpleguari eustea eskatu beharko luketela uste dugu. Ez dugu ondo ikusten egokitzeko ahaleginik egiten ez duen eta, gainera, langileak kaleratu dituen norbaiti dirulaguntza ematea”.
Horrekin batera, azken asteotan kontsumo arduratsua bultzatzeko hainbat proposamen egin dituztela jakinarazi zuten: “Apirilean proposatu genuen erosketak aurretik ordaintzeko sistema martxan ipintzea, horrela dendariek negozioa zabaldu aurretik diru-sarrerak izateko. Udalerri askotan, tartean Ermuan eta Elgoibarren horrelako ekimenak ipini dituzte martxan, baina gurean proposamenak ez zen aurrera egin”. Horrelako kanpainak errealitate berrira moldatzearen alde agertu dira jeltzaleak: “Denda bakoitzerako bonuak erostea planteatzen genuen, internet bidez eta fisikoki jasotzera joateko premia izan barik, horrela denda edo tabernak dirua momentuan hartzeko, zabaldu eta jendea erostera edo kontsumitzera joan arte zain egon barik. Baina gure proposamenak ez zuen inoren babesik jaso”. Jeltzaleek horrelako bonuetarako 500.00 euro bideratzea proposatzen dute: “Bozeramaileen Batzordeak onartu duenaren ordez, guk %30eko dirulaguntza publikoa ematea proposatzen dugu. Gure proposamenarekin, gutxienez 1,2 milioi euro gehiago mugitzea lortuko litzateke”.
Aurreko eguenean aurkeztu zuten Bozeramaileen Batzordeak onartutako plana sinatzeko arrazoiak “erantzukizuna” eta Bozeramaileen Batzordeak hartutako erabakia “errespetatzen dutela” direla gaineratu zuten. Mendicuteren berbetan, “hala ere, herritarrek jakin behar dute gure proposamena beste bat zela eta ekonomian gehiago eragingo lukeela”. Agerraldia amaitu baino lehen, COVID-19aren krisiak gehien kaltetu dituen familiak modu berezian gogoratu nahi izan zituzten.