Udalak hainbat neurri sozioekonomiko onartu ditu, sektore ezberdinei laguntzeko
2020/05/14
14:20
eta kitto!
Covid-19tik eratorritako egoera nolabait arintzeko asmoz, Udalak neurri-sorta berezi bat prestatu du, 2,6 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin, industriara, merkataritzara, ostalaritzara eta gizarte-arlora bideratua. Udaleko talde politikoek elkarrekin aritu dira lanean aipatutako kolektiboen aldeko neurriak garatzen. Neurri sozioekonomikoak jasotzen dituen plana gaur goizean aurkeztu dute, Miguel de los Toyos alkateak eta Udaleko beste alderdi politikoetako bozeramaileek egindako agerraldian. Esandakoaren arabera, planaren helburu nagusia "hainbat sektorek, hala nola, merkataritzak, industriak, ostalaritzak eta baita gizarte-esparruak bizi duten egoera tragikoa arintzea” da. Onartutako neurriak jarraian dituzuenak dira:
Jarduera ekonomikoa babesteko zuzeneko diru-laguntzak guztira 700.000 euroko aurrekontua dauka. Beraien kontura ari diren langileentzat, autonomoentzat edo mikroenpresentzat bideratuko diru-laguntza da, aipatutakoei likidezia emateko (jarduerari eutsi ahal izateko, gastuekin laguntzeko…). Laguntza hori beste erakunde batzuek eman ditzaketenekin bateragarria izango da, betiere beste erakundeak ere hala adierazten badu (Lanbideren laguntzak, batez ere).
Itxi behar izan duten jardueretarako laguntza 800 eurokoa izango da eta, zabalik egon arren, fakturazioaren % 50 baino gehiago galtzen duten jardueretarako laguntza, berriz, 400 eurokoa. Halaber, oinarrizko laguntzei hainbat osagarri aplikatuko zaizkie, 50 eta 300 euro artekoak, kasu bakoitzaren arabera. Edonola ere, itxitako jardueretarako gehienezko muga 1.600 eurokoa izango da eta 800 eurokoa zabalik dauden eta fakturazioaren % 50etik gorako galerak dituzten jarduerentzat.
Alarma Egoerak gehien kaltetu dituen sektoreen artean dauden ostalaritza eta merkataritzari laguntzeko 1.005.000 euroko aurrekontua onartu dute. Laguntza horien baitan nabarmentzekoak dira, besteak beste, Umeak Eskolara eta Dirulaguntzak Ikasleei programetako 295.000 euroko ekarpenak, ekarpen publiko-pribatuko (bezeroa-administrazioa) erabilera-epe handiagoko kontsumo-bonuen jaulkipena (50/50 eta 250.000 euro, hurrenez hurren) eta atzerapen orokorren osagarri diren neurri fiskalak (195.000 euro).
Industriari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ekimenek lagunduko diote berariaz, baina tokiko ekimenak ere planteatu dira. Horrela, telelana sustatzea eta langileen plantillak mantentzea proposatzen dute eta horretarako 250.000 euro inguru erabiliko dira.
Azaldutakoaren arabera, “dagoeneko proposatu diren neurrietako batzuek eragin zuzena dute, ikuspegi ekonomikotik, gizartean oro har (horren adibide dira Umeak Eskolara, Dirulaguntzak Ikasleei eta kontsumorako bonuak), baina Eibarko Udalaren ustez, krisialdi honek, agian, modu odoltsuagoan eragingo die kolektibo ahulenei”.
Hori dela eta, plan honetan ezarri nahi diren hainbat ekimen aipatu dituzte: Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) aurreikuspena osatzea Udalak egingo duen ekarpen batekin; enplegu-planak, Udalak zuzenean kontratatuta; edo Eibar-Ermua Gurutze Gorriarekin lankidetzan aritzea, herritar guztiei gutxieneko beharrak betetzen zaizkiela bermatzeko, besteak beste. Gizarte-arloko laguntzen atal honetara 690.000 euro inguru bideratuko dira.
- Jarduera ekonomikoari laguntzeko zuzeneko diru-laguntza

- Ostalaritza eta merkataritza
Alarma Egoerak gehien kaltetu dituen sektoreen artean dauden ostalaritza eta merkataritzari laguntzeko 1.005.000 euroko aurrekontua onartu dute. Laguntza horien baitan nabarmentzekoak dira, besteak beste, Umeak Eskolara eta Dirulaguntzak Ikasleei programetako 295.000 euroko ekarpenak, ekarpen publiko-pribatuko (bezeroa-administrazioa) erabilera-epe handiagoko kontsumo-bonuen jaulkipena (50/50 eta 250.000 euro, hurrenez hurren) eta atzerapen orokorren osagarri diren neurri fiskalak (195.000 euro).
- Industria
Industriari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ekimenek lagunduko diote berariaz, baina tokiko ekimenak ere planteatu dira. Horrela, telelana sustatzea eta langileen plantillak mantentzea proposatzen dute eta horretarako 250.000 euro inguru erabiliko dira.
- Gizarte Ekintza