Hiria “errealitate berrira” egokitzeko plana aurkeztu du EAJ-PNVk
2020/05/11
16:20
eta kitto!
Eibarko EAJ-PNV udal taldeak Talka Plana aurkeztu du, “hiria errealitate berrira egokitzeko”. Planaren helburua “politika sozialak eta ekonomiaren garapenekoak indartzea, eta kale guztietan oinezkoentzako guneak zabaltzea, autoak gune perimetraletara eramanez” dela azaldu dute. Talde jeltzalearen ustez, Udalak ahalegina egin behar du pertsonen arteko distantzia fisikoa ahalbidetzeko: “Osasun publiko kontua da, eta ezinbestekoa baita ere merkataritzak eta ostalaritzak funtziona dezaten, eta hori ez da erraza egungo egitura urbanistikoan”. Hori dela eta, Calbeton eta Zuloagatarren kaleak arratsaldero oinezkoentzako gune izatearen alde agertu dira. Toribio Etxebarrian, berriz, autoak bakarrik goizez, karga eta deskarga lanetarako sartzea proposatzen dute eta, horrekin batera, hamar kaletan (Errebal, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, San Juan, Arragueta, Ibarkurutze, Isasi, Sostoatarren, Urkizu eta Bista Eder) espaloiak zabaltzea, horretarako errepidea estututa edo aparkalekuak kenduta. Espaloiak zabaltzeko zailtasunak dauden beste hainbat tokitan, berriz, norabide bakarreko espaloiak ezartzea proposatu dute (Urkizu, Arragueta, Karmen, Barrena, Ifar kale, Romualdo Galdos, Juan Gisasola, Armagin, Urki, Txaltxa Zelai, Errekatxu, Isasi eta saihesbideko pasealekuan, besteak beste).
Proposamenaren ondorioz galduko diren aparkalekuek sor dezakeen arazoari aurre egiteko, aparkaleku perimetralen (Ubitxan, Legarren eta Jardiñetan) gauzatzea azkartzea eta Matsarian berehala egonaldi luzeko aparkalekua egitea eskatu dute eta, horrez gain, aldi baterako aparkalekuak gaitzeko aukera jarri dute mahai gainean.
Jarduera ekonomikoa egokitu eta suspertu
Bestalde, talde politikoen artean izaten ari diren elkarrizketetan, jeltzaleek uste dute Udalak diruz lagundu behar dituela inbertsioak, jarduera ekonomikoek errealitate berrira egokitzekoak, eta kontsumoa pizteko kanpaina indartsu bat burutu behar duela. “Eibartar guztion dirua kudeatzen dihardugu, eta mugitzen dugun euro bakoitzak helburu izan behar du egoerari buelta ematea. Egoera konplexua da, eta arduraz jokatu beharra daukagu”, ziurtatu dute. Hori dela eta, bi neurri handi proposatu dituzte, bakoitza milioi erdi eurokoak. Batetik, errealitate berrira egokitzeko inbertsioak laguntzeko, eta bestetik, %30eko hobaria duten kontsumo-bonoak saltzeko.