Eibar eta Elgoibar arteko bidegorria moztuta egongo da bihar
Bidearen 16. kilometroan egingo dute mozketa, 09:00etatik 18:00etara
2025/12/09
16:34
Ekhi Belar Errasti
Bihar, abenduak 10, Eibar eta Elgoibar arteko bidegorria moztu egingo dute 16. kilometroan, 09:00etatik 18:00etara. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zubia birgaitzeko lanak egiten dihardute eta tarte hori hormigoiarekin babestu behar dute.
Hormigoizko babesa 15 hilabete inguru egongo da jarrita. Horrez gain, 2026ko hasieran babes-ateburu bat jartzea aurreikusi dute bidegorriaren tarte horren gainetik, segurtasuna indartzeko eta ibilbidearen osotasuna bermatzeko.